XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikus mitokondrien barneko egitura eta inguruan dauden erribosoma mordoa.

ZITOPLASMA; polisakaridoak; glukosa; triosak; 2 azido pirubiko; AURREKO ALDIA; GLUKOLISIA; Aurreko aldiaren eta glukolisiaren eskema.

Arnasketa aerobioa

Arnasketa aerobioa materia organikoaren katabolismo osoa da oxigenoa dagoenean eta C02, H20 eta energia ematen du.

Zelulek gluzidoak eta lipidoak erabiltzen dituzte batez ere, hau da molekula energetiko nagusiak, haiek deskonposatzeko eta energia lortzeko.

Horregatik gluzidoen katabolismo osoa oxigenoa dagoenean arnasketa aerobioarekin identifikatzen da, nahiz eta hau zati bat besterik ez izan, baina, jakina, beste biomolekula guztien ibilbideak irteten diren katabolismoaren ibilbide nagusia.

Glukosa-molekula erabiliena dela kontuan hartuz, bere degradazioa prozesuaren azken emaitza adierazteko erabiltzen den ekuazio kimiko baten bitartez adierazi ohi da.

C6H12O6 + 6 O2 glukosa; 6 CO2 + 6 H2O + energia

Erreakzioa hau baliagarria da fotosintesiarenarekin konpara daitekeelako eta arnasketa aerobioa eta fotosintesia alderantzizko prozesuak eta naturarekin orekan daudenak direla ezartzen uzten duelako.

Gluzidoen katabolismoa

Prozesua alditan banatuko dugu, zelulan, hain zuzen, bereiztezinak eta elkarren segidakoak direnak.

Aurreko aldia

Aldi honetan polisakaridoen molekula handiak monosakaridoetan deskonposatzen dira.

Horrela, landare-zeluletako almidoia, amilasa entzimak daudenean, maltosan eta glukosa-unitateetan hidrolizatzen da.

Antzeko moduan, animali zeluletan, glukogenoa glukosa bihurtzen da azkenean, eta beste polisakarido batzuk, dagozkien unitateetan.

Proportzio handienean dagoen monosakaridoa glukosa denez gero, katabolismo osoaren substratu komuntzat hartzen da eta bere degradazioa aldez aurretik idatzitako erreakzio globalaren bitartez adierazten dugu.

Hala ere, beste hiru alditan bil ditzakegun tarteko urrats-sorta luze baten bitartez gertatzen da erreakzioa.

Glukolisia

Glukosa bi molekula azido pirubikotan (3C-takoa) eraldatzeko gertatzen diren erreakzio-sorta dira.

Konposatu hau glukosa baino oxidatuagoa dago, glukosak NAD koentzimak jasotzen dituen hidrogenoak galdu baititu. Gainera ATP eratzen da.

Erreakzioak zitoplasman gertatzen dira eta honela laburbil ditzakegu:

glukosa; azido pirubikoa

Glukolisiaren emaitza, beraz, ondorengoa da: bi molekula azido pirubiko, bi NAD 2H eta bi ATP, glukosa-molekula bakoitzeko.